Guardasola 2019-08-05

"Udan kanpoan bazkaltzen duzunean zer da jakiontzian eramaten duzuna?". Galdera hori izan da gaur lehiaketan parte hartzeko erantzun beharrekoa. 

Gaurkotasun politikoari begira zabaldu dugu astea. Berriako Joxerra Senar eta Noticiaseko Ibai Fernandez kazetariekin inbestidura saioaz, gobernu berriaren aukerez eta etorkizunaz aritu gara. Teknologia berrietan aditu den Julen Linazasororekin udan irudiak partekatzeak dituen arriskuak landu ditugu. Plazaolatik ere igaro gara. Partzuergoko zuzendari Gustavo Ortiz de Barronekin mintzatu gara.