Esatarien ezjakintasuna agerian utzi duen sarreraren ondotik. Nafarroako Autismo Elkartearen udako eskola ezagutu dugu Izaskun Jungitu pedagoia terapeutikoko langilearekin. 70 haur laguntzen ari dira uda honetan Iruñeko Jose Maria Uharte zentroan.
Sareko eledun Inaxio Oiarzabalekin ere mintzatu gara. Bizikleta itzulia eginen dute, eta gaur da azken eguna izena emateko. Tafallara jo dugu ondoren. Astebete igaro da uholdeak gertatu zirela, eta bi bizilagunekin mintzatu gara: Iñigo Urzain eta Maitane Fernandez.