'Igogailua' fikzio 'podcast'-a estreinatu du aste honetan AEK-k

Euskalerria Irratia 2019ko mai. 23a, 18:41

Hiru Damatxo ekoiztetxeak irrati-nobela moduko hau sortu du, AEKren enkarguz. Bost atal izanen dira, bakoitza lau minutu ingurukoa eta astez aste joanen dira AEKren webgunean jartzen, ekainaren 12ra arte.

Helios del Santo AEKko komunikazio arduradunak eman digu honen berri Irrintzi plaza saioan.

Del Santok esan du balioa eman nahi dietela euskaltegietan euskaraz ikasten ari diren herritarrei. «Euskara ikasleek goza dezaten nahi dugulako sortu dugu Igogailua. Bereziki euskara ikasleentzat sortu dugu fikziozko saila, baina edonork entzun dezakeen euskarazko produktu bat da. Edonola ere, euskaltegietarako baliabide bat izan daitekeela uste dugu, ikasgeletan ere entzuteko eta lantzeko». Euskarazko aisialdian ekarpen bat egin nahi dutela ere nabarmendu du AEK-ko komunikazio arduradunak.

Soilik bi ahots entzuten dira Igogailua-n: Nerea Arriola (Gutuberrak) eta Nerea Aranburu (Atzean Zuloa) aktoreenak.

Istorioa horrela hasten da: igogailuan Ainhoa da protagonista. Fisioterapeutarengana doala igogailuan harrapatuta gelditu da…

Nerea Arriola 

Erlazionatuak

Igogailua 1. AEK

Euskalerria Irratia 2019 mai 23 Iruñea

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!