Irrintzi plaza 2019-01-17

Euskalerria Irratia 2019ko urt. 17a, 18:27

Paz de Ziganda Helduen Abesbatzak eta Bilboko Koral Elkarteko Euskeria koruak kontzertu berezia eskainiko dute bihar, Euskaltzaindiaren mendeurrena ospatzeko. Mari Paz Arizkunek eta Iñigo Alberdik xehetasun guztiak kontatu dizkigute. Beñat Iturbe gidoilariarekin hiru film ikusi ditugu. Priszilianoren txokoan paperak aldatu ditugu. Ultzamara joz amaitu dugu lehenengo ordua, Amezti.eus-eko Itziar Perezekin. Oholtzara salto egin dugu Iker Bengoetxearekin bigarren orduan. Josu Erviti musikariak Suakairen On the rocks ikuskizunaren berri eman digu. Tertulian amaitu dugu saioa, Edurne Senosiain eta Mikel Haranbururekin.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!