Euskal abesti ezagunen bertsio koralak, Euskaltzaindiaren mendeurrena ospatzeko

Euskalerria Irratia 2019ko urt. 17a, 18:06

Bilbo eta Atarrabia batuz, 'Mende berria kantuz' kontzertu berezia eskainiko dute bihar, 20:00etan, Baluarten. Paz de Ziganda Helduen Abesbatzako zuzendari Mari Paz Arizkunek eta Euskeria Koruako Iñigo Alberdik xehetasun guztiak kontatu dizkigute Irrintzi Plazan.

Euskaltzaindiaren mendeurrena ospatzeko, kontzertu berezia prestatu dute. Euskal abesti ezagunen bertsio koralak entzuteko aukera izango da emanaldian. "Mendeurrena aitzaki hartuta, guztion memorian dauden melodiak entzun eta abestuko ditugu", adierazi dute.

Ehun abeslari gazte arituko dira, ehun urteak ospatu eta etorkizuna indarberrituta hasteko. Sarrerak Baluarte.com atarian eros daitezke. 

Erlazionatuak

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!