Festaro telebistak 10 urte beteko ditu aurten. Urte horietan guztietan bildu dituzten harribitxietako batzuk ekarri dizkigu Mikel Izurak. Bakarne Atxukarro kazetariak Maria Gaetana Agnesi matematikariaren berri eman digu. Maite Bidartek Donostiako berriak ekarri dizkigu. Mikel Nabarrorekin waterpoloaz mintzatu gara. Josu Jimenez Maia idazlea ere izan da plazan, labetik atera berri duen ‘Aingurak eta arrangurak’ liburuarekin. Irrintzilaria: Lur Albizu.