Epaileen herrialdea

Erabiltzailearen aurpegia

Asko hitz egiten den lurraldean bizi gara. Nork zer esan, noiz, nola eta noren kontura. Epaileen herrialdea. Dena dakitenen herrialdea. Orain norbait zara, orain norbait gara, ondokoari erakusten zelako labanak erabiltzeko gai garen. Aholku emaileak, kontseilariak, adituak, baina ez hainbeste arituak. Jakintsu asko gure Nafarroa honetan.

Zer egin eta zer esan dakiten, dakigun jakintsu asko. Ongiaren eta gaizkiaren gainetik kokatutako sare sozialak eta lezioak. Lezioen lurraldean bizi gara bat-batean. Hau nolakoa den dakitenak.

Hitz potolo asko, 'horrela egin behar da' gehiegi.

Azken lurrikarak etorri direnean isilik egon direnak, antiheroiak, amorruz eutsi diotenak nahiago ditut. Etsipenari aurre egiten dakitenak. Nola edo hala beste bide batzuk bilatu eta topatuko dituztenak. Inurri langile horiei nire miresmen osoa.