Irrintzi plaza 2019-01-10

Euskalerria Irratia 2019ko urt. 10a, 18:05

Berriako Ion Orzaizen albiste onarekin hasi gara. Bide batez, ere egunotako poliziaren oldarraldietan bizi izan zuen erasoa izan dugu hizpide. Maravillas gaztetxeko kideekin hitz egin dugu ondoren. Astelehenean hasiko da (H)ilbeltza, euskal nobela beltzaren astea Baztanen. Ernesto Pratek azaldu dizkigu xehetasunak. BikoTeka jarri gara gero, Galtxagorri elkarteko Izaskun Jauregirekin. Igandean, Zama doinuz arindu elkartasun emanaldia eginen da Etxarri Aranatzen. Mikel Mundiñanok azaldu digu. Pobrezia energetikoaz aritu gara Goiener kooperatibako Maria Arretxerekin. Ugandara jo dugu, ondoren, Aritz Azparrenekin bertan martxan duen musika proiektua ezagutzeko. Amaitzeko, Josu Martinez zinemagilearekin izan gara. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!