Eneko Villegasen berri onarekin hasi gara. Lapikoen artean, Nerea Gamboa nutrizionista izan dugu eguberriei nola aurre egin azaltzeko. Gaztea irratiko Ainhoa Vitoriak abesti gaztea ekarri digu. Parisetik txaleko horiez aritu zaigu Nerea Reparaz kazetaria. Xorroxin irratiko Julen Zelaietarekin Baztan-Bidasoako berriak ezagutu ditugu. Martin junenarekin kirol errepasoa egin dugu eta kultur atalean, Telmo Esnal zinemagilea izan dugu Dantza filmari buruz hitz egiteko. Irrintzilaria: Uxue Razkin.