Irrintzi plaza 2018-11-13

Euskalerria Irratia 2018ko aza. 13a, 18:36

Musika ona, istorio harrigarriak, kirola eta solasaldia gaurko saioan.

Garako kazetari Martxelo Diazen berri onarekin hasi gara. Arratsaldeari musika jarri diogu ondoren, Totemeko Iker Isiegasekin. Bakarne Atxukarrok Nicole Girard-Manginen bizitzaren berri eman digu. Bilbo Hiria irratitik Ane Zabaleta aritu zaigu. Mikel Nabarrorekin kirol txikiak izan ditugu hizpide. Maider España Berrozar futbol taldeko atezainarekin eta Mikel Goldarazena kirol institutuko teknikoarekin hitz egiteko aukera izan dugu. Amaitzeko, eskuin muturraz solasean aritu gara Martxelo Sotes eta Andoni Sagastibeltzarekin. Irrintzilaria: Ekaitz Goikoetxea

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!