Irrintzi plaza 2018-11-12

Euskalerria Irratia 2018ko aza. 12a, 18:16

Gaur koktelean: Nikkei sukaldaritza, Parisetik berriak, kirol emaitzak, homeopatia eta La Pamplonesa bandaren musika.

Irati irratiko Eneko Villegasen berri onarekin hasi gara. Nikkei sukaldaritza egin dugu Maren Aranburo sukaldariarekin. Ainhoa Vitoriaren abesti gaztea. Eitbko kazetari Nerea Reparazek Paristik. Xorroxin irratiko Julen Zelaietak Baztan-Bidasoa inguruko berriak ekarri dizkigu. Martin Juanenarekin kirol emaitzen errepasoa egin dugu. Jon Mattin Matxain kimikariarekin homeopatia landu dugu. Musikarekin amaitu dugu saioa. 100 urte beteko ditu La Pamplonesa bandak 2019an, eta Mikel Bujandak ospakizunaren xehetasun guztiak ekarri dizkigu. Irrintzilaria, gaur, Bidatz Villanueva.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!