Astelehenero bezala sukaldaritzari lekua egin diogu, Katakrakeko Xarerkin gaurkoan tomateaz aritu gara solastean eta sukaldean. Hego Amerikako txoko ezberdinak ere bisitatu ditugu Edurne Errea eta Itsaso Alvarezekin, sei hilabete eman dituzte alde batetik bestera. Kirolari errepasoa Martin Juanenarekin egin dugu. Jon Mattin Matxainek kimikako nobel saridunen berri eman digu. Amaitzeko, Xamarren azken liburua ekarri digu Mikel Bujandak. Irrintzilaria gaur plazan: Uxue Razkin.