Guardasola 2018-08-10

Euskalerria Irratia 2018ko abu. 10a, 11:22

Gaur Berriozarko Natur Eskolak haurrentzat antolatutako sukaldaritza ikastaroa izan dugu hizpide Elena Saucarekin. Orreagako gatazkaren 1240. urteurrenaren karietara antolatutako ekitaldien artean, gaur Kondestablearen Civivoxean Gaizka Aranguren eta Xabier Irujoren hitzaldiak. Biak izan ditugu gurekin. Pertseidak ikusgai asteburu honetan. Planetarioko Miren Karmele Gomezek informazio guztia eman digu honen inguruan eta bukatzeko Skabidean, Iruñeko Ska talde gazteko hiru kide Imanol, Julen eta Niko gurekin izan dira. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!