Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, Berriozarko Udalak hainbat ekimen antolatu ditu, horien artean “Hysteria” antzezlana, Eromen Produkzioak lan taldearena. Hysteria gaixotasuna diagnostikatzen zitzaien emakume askori XIX. gizaldian eta sendatzeko hamaika terapia pairatu behar izan zituzten gaixo haiek. Erdi Aroan sorginkeriarekin lotu zuten.
Antzezlan honetan Mortimer doktoreak arrakasta du hysteria tratatzen eta, bere lan gogorra arintzeko, asmakizun batean ari da lanean…Antzezlana Berriozarko Entzunaretoan taularatuko da martxoaren igandean, 19:00etan. Txartelak salgai egonen dira emanaldia hasi baino ordubete aurretik. Prezioa: 4 euro.