Uharteko Ipar Eski taldeko emaitza bikainak Baqueira Bereten

Euskalerria Irratia 2018ko ots. 7a, 19:24

Xabier Macias Uharteko Ipar Eski taldeko kidea hirugarren postuan gelditu zen Baqueira Bereten joan den igandean jokatutako Sprint Salomon  proban, 39. Marxa Beret lasterketan.

850 eskizalek hartu zuten parte proba honetan, estatuan egiten den arrakastatsuenetako bat eta Espiniako Koparako sailkatzeko balio duena. Berarekin mintzatu gara “Kirol Txiki, Esfortzu Handi” KIROL TARTEAN Irrintzi Plazan.

Honetaz gain Mikel Nabarrok joan den asteburuko emaitzen berri eta hurrengo egunetarako agenda ekarri digu.

 

KICK BOXING

Ring-earen gainean hasiko gara gaurko tartetxoa eta Italiako Bergamo hiriari begiratzen. Han Andoni Iglesiasek defendatzen zuen Europako Txapeldunaren gerrikoa, beti zailagoa da kanpoan egitea etxean baino, baina borrokalari nafarrak dionez, garaipenak goxoagoak dira ere bai. Ba Burlatako Kanku Eguzkiza gimnasio kideak Luca Mameli italiarra irabazi zuen 12 roundeko borrokaldi batean eta gerrikoa Nafarroara itzuli da.

 

ATLETISMOAN

Sorpresak izan genituen Tuteran lehiatutako Distantzia Luzeko Nafarroako Kros Tapelketan. Emakumezkoen lehiaketan Amaia Melero aprobetxatu zuen bere ahizpa Maitaneren ausentzia titulua lortzeko Vanesa Pacha, Maider Leoz eta Ana Llorens baino azkarragoa izanez. Hori bai, Aicha Banik irabazi zuen proba, baina Ribera Atletikoko kideak Nafarroako Federazioko lizentzia ez duenez, beste lurraldekoa baizik, titulua bigarrenarentzat izan zen. Alegia Melerorentzat.

Gizonezkoen kategorian, Ivan Aceredak sorpresa protagonizatu zuen Grupompleo Pamplona Atletikoko kidea Javier Nagore eta Antonio Etxeberria faboritoen aurrean iritsi baitzen.

 

PADELEAN

Ezagutu ditugu 2018ko denboraldiko Nafarroako Zirkuitu Absolutuko lehenengo txapeldunak. Aste hauetan zehar Beriainen lehiatu da txapelketako lehendabiziko proba eta Iñigo Zaratiegi eta Ignazio Santos nagusitu ziren gizonezkoen finalean Fabian Ordoñez eta Cristian Calneggiaren aurka. Nesken lehiaketan Maite Gabarrusek eta Marta Sexmilok osatutako bikoteak lehenengo puntu garrantzitsuak lortu zituzten finalean Haizea Zamora eta Andrea Plano irabazteari esker.

 

AGENDA

Larunbat honetan Taekwondo Nafarraren Kirol Sariak banatuko dira 19:00etatik Iruñeko Zenit hotelean eta aukera ona izango da ospatzeko kirol hau ere sasoian dagoela. Mikel Arrondo, Andrea Izurdiaga, Paula Remirez edo Mendialdea Kirol Elkartea, besteak beste, protagonistak izango dira. Eta hurrengo tartetxoetan Taekwondoko norbaitekin hitz egiten saiatuko gara.

Erlazionatuak

Xabier Macias

Euskalerria Irratia 2018 ots 06 Iruñerria

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!