“Habitación” erakusketa gune iraunkor bat da, prozesu artistikoetan eta publikoarekin partekatzeko moduetan jartzen duena indarra. “Habitación” guneko proiektuetara artistak gonbidatzen dira elkarlanean aritzeko eta lana erakusteko prozesu moduan lantzeko, asteburuero irekitzen da herritarrentzat.
Habitación honetan, 80. hamarkadan Lizaso herri nafarrean kokatu zen komunitate tantriko baten inguruko ikerketa bat garatuko da.
Irati Gorostidi Eguesibarrean jaiotako artista gazteak “Gorputz airisak” izeneko ekimen honetan garai historikoa aztertzea izan du helburu eta etorkizunean film bat egiteko asmoa ere baduela adierazi du.
Ikerketa honen lehenengo zati hau komunitatearen ezaugarri izan zen imajinarioan zentratuko da, hau da, identitatearen sorreran eragin zuten elementu estetiko, sinboliko eta kontzeptualetan. Horretarako, elementu horien genealogia antolatuko da geografikoki eta denboran kokatua honen bidez ulertu ahal izateko komunitatera nola iritsi ziren eta nola garatu diren denboran gaur arte.
HABITACIÓNen BISITA ORDUTEGIA:
Ostiraletan 17:00etatik, 20:00etara.
Larunbata eta igandetan 11:00etatik, 14:30era.