Hamalau urte zituenetik abestiak konposatzen eta esperimentatzen ibili da Atarrabiako gaztea. Joan den urtean Pello Iturria, Ander Arlegi, Ibai Sanz, Gorka Cía, Leire Celestino eta Adrian Cortes musikariekin elkartu zen bere lehendabiziko disko hau grabatzeko eta Gazteen Arte Topaketetako saria eman zioten. Horrez geroztik bakarka edo taldearekin aritzen da emanaldiak eskaintzen. Burlatakoan talde osoarekin izanen da, eta aurretik, Nahiak Nahi musikaria, bateria jotzailea arituko da, kasu honetan kitarrarekin berak egindako abestiak kantatuz.