“Gure lan berria prestatzen ari gara eta aurrerapentxo bat eginen dugu ostiraleko emanaldian”

Euskalerria Irratia 2018ko urt. 24a, 19:38

Ander Arlegi Izko eta Jon Ziriza Murugarren, Nekez taldeko kideak.

Nekez Barañaingo taldeak "Lokatzetako igela" bere diskoaren aurkezpen biraren amaiera ospatuko du datorren ostiralean Iruñeko Canalla aretoan.

2015eko azaroan kaleratu zuten haien laugarren lana izanen zen hau, eta gelditu gabe ibili dira Euskal Herriko hainbat agertokitan berrogei kontzertu baino gehiago eskainiz. Orain, erran digutenez "gure lan berria prestatzen ari gara eta aurrerapentxo bat eginen dugu ostiraleko emanaldian beste sorpresa batzuekin batera". Haien aurretik gainera, lehendabiziko aldiz Iruñean, Madrilgo "Against The Waves" taldea arituko da, estatu mailako metal talderik garrantzitsuenetariko bat. Haiekin batera Nafarroako talde berri bat ere izanen da, Lizarraldeko "Irkaia", metalcore elektronikoa egiten duena eta haien LP berria aurkeztuko dute. Ostiralean, lehen Marengo izena zuen Canalla aretoan 21:00etan hasiko da jaialdia.
Ander Arlegi Izko eta Jon Ziriza Murugarren, Nekez taldeko kideak, Irrintzi Sound System saioan aritu zaizkigu hizketan. 

Erlazionatuak

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!