“Kirol Txiki Esfortzu handi”Mikel Nabarrok Anne Alvarez elkarrizketatu du. 16 urteko jokalari hau Uharteko Izotz-Hockey taldeko kidea da. Lan bikaina egin dute aurtengo ligan eta orain azken txanpan sartuko dira, play-offean, titulua eskuratzeko asmoz.
Honetaz gain Mikel Nabarrok joan den asteburuko kirol emaitzak eta agenda ekarri dizkigu.
SASKIBALOIA
Zoritxarrez Nafarroan ez dugu Lehenengo Mailako talderik. Ez Gizonezkoen ACB ligan ez Emakumezkoen Dia Ligan. Hala ere, jokalari nafarrak distiratzen ari dira etxetik kanpo. Alegia, asteburu honetan, Maria Asurmendik Erregina Kopa irabazi zuen. Perfumerías Avenida taldearekin irabazi zuen Gironaren aurkako finala eta titulu bat gehiago nafarrarentzat. Europako ligan ere jokatzen ari dira, ligako sailkapeneko buruan daude... eta Mariak esaten dugun moduan, harro gaitu.
ATLETISMOA
Honetan ere gure atletak sasoian daude. Haien denboraldia hasi zen abenduan eta ia astero kontatu behar dugu errekorrak gainditzen ari direla. Pasa zen astean Sergio Fernandezek pistako 400 metroko hesi probako Espainiako Errekorra lortu zuen. Aurrekoa baino hiru segundo hobeagoa izan zen, berrogeita hamaika segundo eta hirurogeita hamalau segundo-ehunena izanda. Ba pasa zen asteburuan Adrian Vallesek pertikakoa lortu zuen Indianan, Estatu Batuetan, non bost metro eta hirurogeita bat zentimetroko markara iritsi zen 16 urteko errekorra gaindituz. Erraz esaten den arren, zaila da horraino iristea. Zorionak nafar atletismoari!
ARTE MARTZIALAK
Asteburu arrakastatsua izan da. Alde batetik, judoan, Ivan Solak zilarrezko domina eskuratu zuen Hondarribiko Espainiako Kadete A Kopan eta delegazio nafarrak hiru 5. posizio eta zazpigarren postu pare bat ere lortu zituen. Beste aldetik, taekwondoan, gure kirolariek maletak dominez gainezka ekarri zituzten Aragoiko Irekitik. Alegia, Ane Cintok eta
Ruben Vicentek, urrezko domina bina, Juan Felipek zilarrezkoa eta Ekaitz Berrade brontzezko domina sartu zituzten. Baina honetaz gain, Nafarroako Selekzioa 3. sailkatua izan zen taldekako junior kategorian eta Ane Cinto, Emakume Kirolari Onena izendatua izan zen ere bai.
AGENDA
Datorren larunbatean, hilak 27, Zubiriko Kiroldegian Mini Voley topaketa izanen dugu. Eta kimu kategoriatik haur kategoriara ehunka txiki edo ikusi ahalko ditugu boleibol jokatzen goizeko hamaika t’erdietatik. Super polita izango da!