Miren Larrarte txapeldun Emakumezkoen Uharteko Lau Terdiko I Txapelketan

Euskalerria Irratia 2017ko abe. 12a, 20:29

Leire Gara (urdinez) eta Miren Larrarte (gorriz) Laso, Martija, Beroiz eta Etxeberria pilotari profesionalekin.

11 eta 17 urte bitarteko 11 neskek hartu dute parte. Miren Larrarte gipuzkoarrak Leire Garai gasteiztarrari irabazi zion abenduaren 8an jokatutako finalean. 

Urriaren 25tik abenduaren 8ra arte Emakumezkoen Uharteko Lau Terdiko I Txapelketa jokatu da bertako Toki Alai pilotalekuan. 11 eta 17 urte bitarteko 11 neska izan dira parte hartzaileak: 5 nafar, Lara Ruiz de Eulate, (Ameskoa)16 urte, Arrate Bergara (Tutera) 16 urte, Olatz Ruíz de Larramendi (Eulate) 14 urte, Ane Mendiburu (Uharte) 12 urte eta Ainhoa Beruete (Uharte) 11 urte. 4 gipuzkoar, Miriam Arrillaga (Aginaga) 17 urte, Miren Larrarte (Bidania) 15 urte, Naroa Agirre (Zestoa) 14 urte eta Maddi Unanue (Azpeitia) 12 urte. Arabar bat, Leire Garai (Gasteiz) 14 urte, eta errioxar bat Alba Martínez de Baños (Río Tobía) 15 urtekoa.

 

Lehendabiziko aldiz emakumezko pilotak bere txapelketa propioa izan du Nafarroan, udazken honetan Uharteko gizonezko lau t´erdiko torneoarekin batera emakumezkoa ere egin baita.

 

Emakumezko lehenengo txapelketa hau posiblea izan da Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua, Berdintasunaren Institutua, Uharteko udala, herri honetako pilota taldea eta bertako dendei esker. Hain zuzen ere, Kirol Institutuko “Bizitzan, kirolean bezala” izena duen programaren barne dago.

 

Baina‘Kirol txiki, esfortzu handi’tartean informazio gehiago ekarri digu Mikel Nabarrok:                                                                                        

Nafar igerilariek 5 domina ekarri dituzte maletan Mexikoko Igeriketa Egokitutako Txapelketan

 Aurreko tartetxoetan aipatu genuen bezala, Mexikoko Munduko Txapelketa atzeratua izan behar zen herri aztekan pairatutako lurrikarengatik eta adi egon ginen Ivan Salguerok, Josu Perezek eta Aralar Perezek hor lehiatu behar baitzuten. Azkenik, eta zorionez pasa zen astean lehiatua izan zen eta nafar igerilariek distiratu egin zuten. Alegia, Ivan Salguero Espainiako Selekzioko errebelazioa izendatu dute hiru zilarrezko eta bi brontzezko domina lortu ondoren. ONCEko igerilariarena historikoa izan da baina Josu Perezen eta Aralar Perezen estreinaldiak nazioarteko txapelketa honetan bi finalean iritsi baitziren. Aralarrek 8. postua eta Josuk 5.a lortu zuen. Poz pozik zeuden hirurak eta Mexikon lagundu zien Raúl Gonzalez teknikari nafarra ere bai, Espainiak guztira 45 domina lortu zituelako dominen zerrendako seigarren posizioan amaituz.

 

Baina orain duela gutxi ere atletismoaz hitz egin genuen iragartzeko Maitane Melero Europako Krosa txapelketarako sailkatu zelako

 Iruindarra ere halako txapelketa batean estreinatzen zen eta Eslovakiako Samorin hirian lortutako berrogeita hamabosgarren postuak lagundu zion Espainiari taldekako sailkapenean bosgarren selekzioa izateko. Orduan, esperientzia itzela Melerorentzat urte izugarria sinatu duelako lau domina eskuratuz absolutu kategorian eta nazioarteko atleta bihurtuz.

 

Eta Eslovakiatik Arrotxapeara non joan den asteburuan patin-hockey-ko derby nafarra gozatu genuen

 Zoritzarrez, bakarrik talde batek eskuratu ahal izan zituen puntuak eta Oberena izan zen Iruña 3-7 irabazi ondoren. Etxekoek ez zuten porrota ezagutzen Arrotxapean Oberena iritsi arte baina igerilekukoak Iparraldeko Ligako liderrak dira eta beraien jokoa inposatu zuten. Emaitza honi esker, Oberenak sailkapeneko burua izaten jarraitzen du 33 punturekin, bigarrenak, Urdaneta bizkaitarrak hiru gutxiago ditu eta Oberena 5. tokian dago 24 punturekin.

 

AGENDA

 Larunbatean judogi jantzi aha dugu Espainiako Judo Superkopa gozatzeko. Estatuko Kadete kategoriako judoka onenak ikusi ahalko ditugu Nafarroako Unibertsitateko Publikoan elkarren kontra lehiatzen goizeko 9:30etatik. Espero da finalak arratsaldeko laurak aldera izatea. 

Erlazionatuak

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!