Iker Uribek, muralista eta ilustratzaile lakuntzarrak orain dela urte batzuk bere lehenbiziko ipuina argitaratu zuen; Txirringa magikoa. Orain berriki bere bigarren albuma argitaratu zuen Joana Ziganda oskoztarrarekin batera. Ipuina Zigandak idatzi eta Uribek ilustratu du. Autoedizio bat da.
Albuma
Ipuinaren protagonista Galtzeta dugu. Etxe guztietan galtzen den galtzeta hori izan daitekeena. Galtzetak bere kidea galtzen du, baina bizitzan aurrera egin behar du. Bide horretan oztopoak aurkituko ditu eta lagunak egingo ditu ere.
Galtzeta haurrendako hurbila den pertsonaia bat da, jantzi bat baita, egunero erabiltzen dugun objektu bat. Pertsonaia honekin, idazleak indibidualtasuna indartzen du. Ipuin ohikoetan topatzen ez diren gaiak lantzen dira Ni neu Galtzetan, abentura indibidual bat da eta norbanakoen indarra adierazten da. Horretaz aparte, ez protagonistak ez beste pertsonaiak sexu markatu bat dute, hau da, edonork bere burua nahi duen pertsonaiarekin identifikatu dezake.
Aurrera begira
Idazleak eta ilustratzaileak pixkanaka joan nahi dute. Orain, ipuinaren hedapen prozesua da, ipuinen banatzaileak haiek dira eta. Dena den, Uribe eta Zigandaren inpresioa gauza oso azkar doala da, baina oso pozik daude. Gainera, jendearen harrera oso ona izaten ari da.
Hori dena eta gehiago kontatu digute Euskalerria Irratian.