Goiatz Labandibar izan da “Petri Atarrabiako” XXVI. Literatur Sariketaren irabazlea

Euskalerria Irratia 2017ko aza. 20a, 19:52

Goiatz Labandibar

Goiatz Labandibar Arbelaitz kazetari eta idazle oiartzuarra izan da  “Petri Atarrabiako” XXVI. Literatur Sariketaren irabazlea euskarazko modalitatean Florentina izeneko lanarekin.

Aurten 1295 lan aurkeztu dira gaztelaniaz eta 18 euskaraz. 

Gaztelaniaz “Miedo al agua”, Tarragonako Segur de Calafell herritarra den Andrés Morales Rotger idazlearena izan da saritua.

Egile bakoitzak 2.500na euro jasoko ditu.

Goiatz Labandibar Arbelaitz (Oiartzun, 1985). Kazetaria da ikasketaz eta ogibidez; Oarsoaldeko Hitza-n ibilia da eta gaur egun Oiartzungo Udaleko komunikazio arloan dihardu. Gazte mailan hainbat literatura-sari irabazi ondoren, bi liburu plazaratu ditu: Geltokiak edo helduta entzuteko abestiak (2013, Elkar) Igartza Sariari esker argitaratua eta Fotogramak (2016, Elkar). Azken honetan hamabi narrazio idatzi ditu, argazkilari poloniarrek eta euskaldunek egindako beste hainbeste irudi oinarri hartuta. Donostia 2016 Fundazioak  Poloniako Wroclaw hirian egonaldi artistiko bat egiteko aukeratua izan zen eta han mamitu zuen liburu hau.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!