Bourbon Kings taldearen disko berriaren aurkezpena larunbatean Zentralen

Euskalerria Irratia 2017ko urr. 31a, 19:00

“Performance” izena du Atarrabiako rap-metal taldearen bigarren lanak. 

Atarrabiako BOURBON KINGS taldeak bere bigarren lana kaleratu du. "Performance" izena jarri diote hamabi kanta biltzen dituen diskoari. Igor Escudero "DJ Paik"-ek azaldu digun bezala musika aldetik heldutasun gehiago erakusten dute eta letra oso sakonak bildu dituzte, batez ere barruan ditugun beldur eta sentipenen ingurukoak. Rap Metal-Nu Metal egiten duen taldeak El Dromedario Records disketxearekin atera du oraingo honetan. Aurkezpena datorren larunbatean, azaroaren lauan eginen dute Zentral aretoan. Haiekin batera Gasteizko Nukore taldea eta Iruñeko El portal de jade arituko dira, bigarren honek ere disko berria aurkeztuko du bertan.

Erlazionatuak

Bourbon kings

Euskalerria Irratia 2017 urr 31 Iruñerria

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!