Berriro ari dira taldeak antolatzen eta egutegiak prestatzen Mintzakide egitasmoan bildutako bidelagun eta bidelariak. Euskaraz hitz egiteko, hizkuntza freskatzeko, aberasteko, lagun berriak egiteko balio duen ekimena da hau, Topaguneak antolatutakoa.
Antsoaingo, Arangurengo, Berriobeitiko, Berriozarko, Burlatako, Eguesibarko eta Zizur Nagusiko Udaletako Euskara Zerbitzuetan, Atarrabiako Karrikaluze elkartean, Burlatako Zaldualde Euskaltegian, Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofizialean, Arturo Campion, Iruñezar eta Irrintzi Euskaltegietan, Karrikiri Elkartean eta Uharteko Zubiarte Euskaltegian eman daiteke izena parte hartzeko.
Argibide gehiago www.irunerrikomintzakide.org eta 948 33 08 68 / 664 49 65 09 telefono zenbakietan.
Pablo Cormenzana, Mintzakideko koordinatzailea eta Lau Mintzakide izan ditugu Irrintzi Plaza saioan.