Gaur, Salestarren planaz mintzatu gara. Proiektu hori moldatzeko eskatu dio hiriburuko udalak Nafarroako Gobernuari. Miguel Laparra lehendakariordearen esanetan, Salestarren plana aldatzea oso zaila da. Gainera, 8 eta 11 miloi euro arteko kalte ordainak ordaindu beharko lirateke. Azken egunotan, Udalak, beste behin eskatu du 18 pisuko dorreak Zabalguneko ohiko eraikin bihurtzea. Aritz Romeo, Iruñeko udal gobernuko zinegotziarekin solastu gara gaiaz. Bide batez, Erdigunea Atsegin Egiteko Planaz galdetu diogu. Musikaren tartean, Iruñeko Orfeoiko zuzendari Igor Ijurraren AutoBioDiskoGrafia gozatu dugu.