Guardasola 2017-09-06

Euskalerria Irratia 2017ko ira. 6a, 12:14
Gaur hasi da ikasturte berria ikastetxeetan, lehen eskola eguna haurrek. Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Zuzendari Nagusi Roberto Perez Elorza, Irrintzi dorrean izan da. Gaur arratsaldean, Mikel Reparaz, Euskal Irrati Telebistako korrespontsala Amerikako Estatu Batuetan, Navarreria kaleko Zabaldi Elkartasunaren Etxean izanen da. Hitzaldia emanen du kazetari arbizuarrak.  Mintzagai: Hesiak, arrazakeria eta faxismoa Donald Trumpen Estatu Batuetan. Horren aurretik gurean izan dugu. Musikaren tartean, Toño Muro, Balerdi Balerdi taldeko gitarra jotzaile eta kantaria gonbidatu berezi. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!