Mikel Ariz, telekomunikazio ingeniaria biomedikuntzan aditua da. Mugikortasun mugatua duten pertsonak laguntzeko gailu berriak sortzeko ikerketa garatu du. Nafarroako Unibertsitate Publikoan egin du tesia. Begien bitartez, begiradaren bidez gailu elektronikoak kontrola ditzakete ezgaitasun fisikoa duten lagunek. Bere lanaren xehetasunak azaldu dizkigu irratian. Asteburuan 50 urte bete dituen Sadar futbol zelaian Osasunak bana berdindu zuen Huescaren aurka. Partiduaren analisia egin digu Eñaut Agirregengoa kirol kazetariak. Lizarrako Antzinako Musikaren 48. astea iganderaino luzatuko da. Iñigo Alberdi, ekimen honen zuzendaria izan da gurean.