Guardasola 2017-09-01

Euskalerria Irratia 2017ko ira. 1a, 11:07

Mendillorriko jaiak hasiko dira gaur eta txupinazoa piztuko dute arratsaldean. Jai batzordeko kide Gorka Bidartek eman dizkigu xehetasunak. Ikasturte berria hastera doa ikastetxeetan eta kurtso berrirako matrikula epea ere zabalduko da aurki, besteak beste AEKn. Asier Biurrunek eman digu horren berri. Huescaren kontra jokatuko du Osasunak asteburu honetan, 50 urte betetzen dituen Sadar futbol zelaian. Partiduaren aurreko kronika jaso dugu Iñaki Berastegi kazetariaren eskutik. Asteburu honetan amaituko da Iruñeko harresiak ezagutzeko bisita gidatuen sasoia. Irailaren 3ra arte, hiriaren ondarea, historia, eta harresiak ezagutzeko aukera paregabea. Horren berri ematera etorri zaigu Turismo ataleko buru Maria Bezunartea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!