Iruñeko periferiatik, Berriozarko alkateorde Alfonso Arnesto etorri zaigu, herriko festei buruz hitz egitera. Belen Alvarez aktorea "Ezin zailagoa" izeneko zirko jailadiaz mintzatu zaigu. Orfeoiko zuzendariorde Mari Paz Arizkun sopranoak bere bizitzako hamar kanta berezi hautatu dizkigu. Artista iruindarraren AutoBioDiskoGrafia gozatu dugu. Gaur arratsaldean, Mendillorrin, Kolonbiako egoera politikoari buruzko hitzaldia izanen da eta La paz insurrecta dokumentala pantailaratuko dute. Eneko Garrikabeitia Mundu Bat Elkarteko kideak eman dizkigu xehetasunak.