Iruñeko Martxoaren 8ko Batzordeak hitzaldiak, ikuskizunak eta bazkaria antolatu ditu, besteak beste. Esaterako, bihar bertan, hilaren 9an, Teatro Kankaneo izanen da Txoko Feministan, 20:00etan.
Ostegunean, martxoaren 10ean, hain zuzen, Emakumeak, migrazioa eta militantzia politikoa mahai ingurua eginen dute, Txoko Feministan, 19:00etan.
Eta hurrengo egunean, 11n, ostiralarekin, Katakraken jarri dute hitzordua, 20:00etan: TTIP akordioari ikuspegi feministarik so eginen diote. Larunbatean, aldiz, bazkaria eginen dute, hori ere Txoko Feministan. Gaztelaniaz izanen da dena.

Zabaldin, hitzaldia
Zabaldik ere hitzaldia antolatu du: CUPeko Anna Gabriel diputatua ariko da, Politika feministak CUPen izenburupean, ostegunean, 19:30ean. Gaztelaniaz izanen da.

Iruñeko Gaztetxean ere badago zer gozatu
Besteak beste, ostiralean bertan bertso pote feminista eginen dute, 20:30ean. Igandean Pride emitituko dute, 18:00etan.

Martxoaren 8ko udalaren egitaraua
Instituzioetako ordezkariak ere kalera aterako dira: Iruñeko Udaleko elkarretaratzera deitu du gaur eguerdirako, udaletxe plazan, "berdintasunean aurrera egiteko beharra" aldarrikatzeko.
Iragan ostegunean, adierazpena onartu zuen udalak, "tokian tokikotik lanean segitzeko emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzeko; mugimendu feministaren eskakizunak eta borrokak babesteko; eta politiko publikoetan berdintasunaren kontzeptua txertatzeko".
Feminismoaren karietara, udalak ere zenbait ekimen iragarri ditu. Bihar bertan Hotzikara. Ipuin erotikoak antzezlana eskainiko du Antzerki Eskolan, Ines Bengoaren eskutik.
Ostiralean, hilaren 11n, Pamplona en femenino argazki lehiaketako sariak banatuko dituzte, Kondestable jauregian, 18:30ean. Argazkiak ere ikusgai egonen dira. Ez da izanen bilduma bakarra: Leire Urbeltzen Aldi baterako nago hemen ilustrazioa erakusketa ere ikusgai dago, martxoaren 27 arte.
Amaitzeko, martxoaren 14an Ruth Iturbe adituak "berdintasunak Iruñean dauzkan erronken" inguruko konferentzia zuzenduko du, 19:30ean, Kondestable Civivox aretoan.