'Feministok iraultzarako prest!' goiburua izanen dute biharko mobilizazioek

Euskalerria Irratia 2016ko martxoaren 7a

Martxoaren 8ko Batzordeko kideetako batzuk. Arg:iruneabiziz.wordpress.com

Martxoaren 8an, Emakumearen Nazioarteko Egunean, aldarrikapenez beteko dira kaleak. Iruñean manifestazioa Gazteluko plazatik irtengo da 20:00etan.

Martxoaren 8ko Batzordeak aste guztirako ekitaldiak antolatu ditu Emakumearen Nazioarteko Egunaren bueltan. Gaur liburu bat aurkeztuko dute Txoko Feministan. Uxue Juarezen Ultravioleta liburua izanen dute mintzagai 19:00etan. Bihar manifestazioa izanen da Feministok iraultzarako prest! goiburuarekin 20:00etan Gazteluko plazatik aterata.

Asteazkenean, ostegunean eta ostiralean ere ekimen ugari antolatu dituzte: hitzaldiak, antzezlanak eta emakume bazkaria besteak beste.

Erlazionatuak

Martxoko matxinada feminista

Euskalerria Irratia 2016 mar 03 Nafarroa

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!