32.904.417 bidaiari izatetik 33.811.053ra igarotzea aurreikusi dute Foru Gobernuak eta Mankomunitateko kide diren udalerriek. Zenbaki baikorrak edukita, litekeena da ez igotzea %1ean garraioaren prezioa, aurreikusita zegoen bezala.
Halaber, 2015ean egitekoak ziren hobekuntza batzuk -hala nola, iritsiera orduaren inguruko informazioa eta mugikortasun azterketa- datorren urtean eginen dituzte, baliabideak doitze aldera.