Euskal tonbolaren eguna dugu asteazkenetan Irrintzi plaza saioan, gaur ere, sari ederrak eraman dituzte bi entzulek. Aurretik Consumer aldizkaria irakurtzeko aukera izan dugu Irati jimenezekin batera, eta ondoren, Leitza inguruko albisteak eman dizkigu Unai zabaletak. Irrintzilaria gaur Lur Albizu gaztea izan da, eta Josetxo Azkonak Ur gizon likidoaren kontakizuna eskeini digu. Goiener herritar kooperatiba energetikoaren berri ere jaso dugu, eta bukatzeko, Irrintzi Sound System musika saioan, Ismael yague musikariak barroko, klasizismo eta erromantizismoko musika desberdintzen irakatsi digu.