Iruñeko Udalak eta Nafarroako Gobernuak '.eus' domeinuak erreserbatu dituzte

Euskalerria Irratia 2015ko urr. 26a, 12:11

21 '.eus' domeinu gorde ditu Udalak, udal zerbitzuekin erlazionatutako edukiei lotutakoak; esaterako, Civivox-ekin zein gazte informazioarekin harremana dutenak.

Jada .es eta .com helbideetan dauden atari digitalak dira udalak .eus izendapenarekin erreserban hartu dituenak. 71,39 euro inbertitu ditu domeinu bakoitzeko; orotara, 1.500.

.eus diren webguneek euskararekin lotutako edukiak zabaldu behar dituzte edota euskaraz gauzatu behar dute euren jarduna.

Hona hemen udalak erreserbatutakoak:

  • ayuntamientodepamplona.eus
  • ayuntamientopamplona.eus
  • ayuntamiento-pamplona.eus
  • iruñekoudala.eus
  • iruña-udala.eus
  • iruñea-udala.eus
  • civivox.eus
  • iruña.eus
  • iruñea.eus
  • pamplona.eus
  • iruñekoharresiak.eus
  • murallasdepamplona.eus
  • iruñagaztea.eus
  • iruñeagaztea.eus
  • iruñaatsegindut.eus
  • iruñeaatsegindut.eus
  • pamplonamegusta.eus
  • iruñekoturismoa.es
  • turismodepamplona.eus
  • bizisanferminak.eus
  • vivesanfermin.eus

 Navarra.com-en arabera, Nafarroako Gobernuak ere bi gorde ditu.

  • nafarroa.eus
  • navarra.eus

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!