Urrezko eta brontzezko pintxoak, nafarrak

Euskalerria Irratia 2015eko urriaren 21a

Alex Mugika sukaldari leitzarrak irabazi du Euskal Herriko Pintxo Lehiaketa. Hirugarren postuan Uharteko Abaco jatetxea gelditu da, iaz irabazlea izan zena. 

“Markalao” izena du Euskal Herriko Pintxo Txapelketa irabazi duen pintxoak. Bakailaoa eta patatak  dira pintxoaren osagaiak. Iruñeko Estafeta kalean jatetxea duen Alex Mugika sukaldaria izan aurtengo edizioaren irabazlea. Gaur goizean Hondarribian jokatu den finalera hamar pintxo izan dira leían.

Mugikak beste hainbat sari ere irabazi ditu. Besteak beste, bakailaorekin egindako pintxorik onenarena eta garagardoarekin hartzeko aproposena den pintxoarena. Hirugarren postuan gelditu dira iaz irabazle izn ziren Uharteko Abako Jatetxeko Jesus Iñigo eta Nerea Sistiaga Street Food pinxoarekin. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!