Bihotz-geldialdiak gertatzen direnean lehen suspertzea ezinbestekoa izan daiteke pertsona bat salbatzeko. Hori ardatz hartuta, EL ABC Salva Vidas elkarteak abian du suspertze-teknikak irakasteko programa. Ahalik eta jende gehienari teknika horiek erakusteko helburu dute, modu horretan bihotz-geldialdiak dituzten pertsonak salba baitaitezke.