Iruñerriko hainbat tokitan nabaritu dituzte dardarizoak bart gauean eta goizaldean. Geografia Institutu Nazionalak aditzera eman duenez lehen lurrikara, gogorrena, 1:46:41ean izan da eta bigarrena 1:57:13ean. Beranduago, goizeko 08:39:03ean, beste lurrikara txiki bat izan da, Adios herrian epizentroa izan duena.
Aldez aurretik, asteazken gauean, 22:31ean, beste dardara txiki bat erregistratu zen Eneritz herrian, 2.1 magnitudekoa Richter eskalaren arabera.