Gose greba bertan behera utzi dute Miasako langileek akordioa erdietsita

Euskalerria Irratia 2015ko ira. 15a, 08:18
Miasa enpresako langileen protesta. Argazkia:ahotsa.info

Lan baldintzetan ezarria zuen funtsezko aldaketa erretiratu du enpresak eta negoziaziorako prestutasuna agertu du.

Greba mugagabeari ekin zioten langileek eta horietako batzuek baita gose grebari ere. Ostiralean bertan behera utzi zuten ordea, Miasako enpresak lan baldintzetan ezarria zien funtsezko aldaketa erretiratu ostean. Horrez gain, enpresako zuzendaritza negoziatzeko prest azaldu dela ere esan du enpresa komiteak. Enpresak langile batzordeko kideei esan die 2017ra arte ez duela aldaketarik aplikatuko lan baldintzetan eta akordioa erdiesteko negoziazioa hasteko prest dagoela.

LAB sindikatuak ohar baten bidez Miasako langileak zoriondu ditu. Greba egitea erabaki eta horietako bost langilek euren osasuna ere arriskuan jarri izana goraipatu du sindikatuak, langileen duintasunaren aldeko apustua egin dutelakoan. “Langileen garaipena izan da, enpresak ez zuen inolako galera ekonomikorik eta halako mehatxuak enpresa zuzendaritzaren aldetik onartezinak dira”.

Sindikatuak bidalitako oharrean Nafarroako Gobernuari ere dei egin dio, inplika dadila eta halako egoerak ekiditeko lan egin dezala.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!