Noaingo aireportuan bidaiari kopurua %18,5 handiago abuztuan

Euskalerria Irratia 2015eko irailaren 14a

11.000 bidaiarik baino gehiagok erabili zuten aireportua joan den hilabetean

Abuztuan %18,5 hazi egin da bidaiarien kopurua Iruñeko Aireportuan. 2015 urtean denera 102.365 izan dira erabiltzaileak, iaz baino %7,9 gehiago.  

Bidaiarien kopurua ezezik, operazioena ere igo egin da: 490 lur hartze eta aireratze izan dira, %11,1 gehiago. Urtearen lehen zortzi hilabeteetan ere operazioen kopurua handitu egin zen iazkoarekin alderatuta: 4.006, iaz baino %7,9 gehiago.

Gaur egun Iruñeko Aireportuak Madrilerako hegaldiak eskaintzen ditu urte osoan zehar eta hegaldi bereziak zubi egun eta oporraldietan. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!