Villavesek gaurtik aurrera neguko ordutegia izanen dute

Euskalerria Irratia 2015eko irailaren 7a

Aldaketak izanen dira zenbait autobusetako ibilbide eta maiztasunetan.

Mankomunitatearen web orrialdean kontsulta daitezke villavesek izanen dituzten ordutegiak eta ibilbide aldaketak ere (www.infotuc.es).

Ordutegi berriarekin batera, aldaketak eginen dira garraio zerbitzuko zenbait lineatan. 20 zenbakia duen linea, asteburuetan, lehenbizi Hego Gorraitzera joanen da eta ondoren Ipar Gorraitzera, eta, beraz, behin bakarrik igaroko da irteerako biribilguneko geralekutik.11 zenbakiko autobusek Cordovillako Galaria merkataritza parkerako zerbitzua zabaldu eginen dute. 9. linean,lanegunetan, Renfeko geltokiari ematen zaion zerbitzuaren ordutegi estaldura hobetu eginen da. N5 gaueko linean Uhartetik datozen eta Gorraitzera doazen bidaia guztiak Olatzen sartuko dira, eta, hortaz, herri horretarako zerbitzuaren maiztasuna handituko da. Gorraitzeraino ez doazen bidaiak, ordea, Uharten amaituko dira, Olatzera iritsi gabe.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!