Erripagainan babestutako 87 etxebizitza esleitzeko prozesua zabaldu du Gobernuak

Euskalerria Irratia 2015ko eka. 2a, 08:50

Residencial Ori enpresak sustatu ditu etxebizitzak. Logela bakarreko etxebizitzak dauden aukeran eta lau logela dituzte gehienez.

Erripagainan babestutako 87 etxebizitza esleitzeko prozesua jarri du abian Nasubinsa enpresa publikoak. bederatzi etxebizitzek logela bakarra dute, 21ek bi logela, 55ek hiru logela eta bik lau logela dituzte. Residencial Ori izan da etxebizitza horien sustatzailea. Etxebizitza horietako bat eskuratu ahal izateko beharrezkoa da erroldan izen emanda egotea.

Esleipen prozesuaren inguruko xehetasunak eta etxebizitzen datuak Nafarroako Gobernuaren web orrian daude eskuragarri (navarra.es).

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!