Arga ibaiaren ertzean txangoa egin dugu Kike Diez de Ulzurrunen laguntzaz. Mikel Balentziaga txakur hezitzailearen bisita izan dugu ondoren. ARGIA astekariaren azken aleaz aritu zaigu Unai Brea. Irakurketa kanpaina berria izan dute mintzagai, Amalia, Oskar Zapata eta Manuel Morenok. Aktualitatearen tertulia izan dugu ondoren, Inma Errea eta Mikel Haranburu aritu zaizkigu hauteskundeen inguruan. Bukatzeko, Sei urte musika taldeko Jokin Elorza elkarrizketatu dugu.