Iruñerria Korrika: kronika digitala

Euskalerria Irratia 2015ko mar. 20a, 19:14

Korrikaren berri zuzenean eta auzolanean eman dugu, zuon guztion argazkiei esker. Estimatua!

2015ko mar. 21a, 12:05

Sanduzelaiko beste argazki batekin, orain bai, akabo gure kronika digitala. Argazki andana jaso dugu. Korrika zuzenean eta auzolanean kontatu dugu. Ahaldundu gaituzue. Euskahaldundu. Biba zuek! Gora Korrika! Aurrera euskahaldunak!

2015ko mar. 21a, 12:04

Irrintzi conection: Irrintzi dorretik aritzen gara gu lanean. Honatx Irrintzi peñakoak, Korrikaren alde. Bere garaian, Irrintzi peñako kideek etxebizitza kooperatiba bat osatu zuten, gure dorrea eraikitzeko #basedonatruestory

2015ko mar. 21a, 10:17

Hara! Gure mikrofonoa Berriaren azalean ageri da!

2015ko mar. 21a, 10:16

Antso Azkarra korrika... Barka, Antso Azkarran, Korrika

2015ko mar. 21a, 10:15

Xaloa Telebistako lagunen beste irudi bat. Honako honetan, Txantrean lanean. Animo Josu!

2015ko mar. 21a, 10:14

Orain arte ez dugu segizioaren atzealdean joaten diren txirrindularien argazki bakar bat ere sartu. Hau hanka sartzea! Honatx konponbidea! Hau bai Giro ederra!

2015ko mar. 21a, 10:13

Amaiur ikastolako hezkuntza komunitatea Korrikarekin bat!

2015ko mar. 21a, 10:13

Geroa Baikoek Buztintxuri aldean eraman dute lekukoa

2015ko mar. 21a, 10:12


2015ko mar. 21a, 10:12

Sanduzelai Korrikarekin jo eta su! ;P

2015ko mar. 21a, 10:11

Gauean argazki asko iritsi zaizkigu. Horietako batzuk txertatuko ditugu kontakizun honetan, eranskin moduan.

2015ko mar. 20a, 22:02

Korrika Arrotxapean da. Gaueko 22:00 dira. 19:30ean hasi gara zuzeneko kontakizunarekin, lasterketa euskaldunon hiri buruzagian sartu delarik. Lan gogorra bezain ederra. A ze argazki erauntsia. Korrika zuzenean eta auzolanean! Zoragarriak zarete! Biba zuek! Gora 20. Korrika!

2015ko mar. 20a, 21:57

Biurdanako Guraso Elkarteko Ani Morales: "Institutu berria behar dugu!"

2015ko mar. 20a, 21:56

Olagarro, lehen Korrika zu gabe. Ez zaitugu ahanzten. Ikaragarri maite zaitugu!

2015ko mar. 20a, 21:56


2015ko mar. 20a, 21:55

Txari Eleta Biurdana institututik: "Sekulako giroa hemen, ikasleekin eta. Miusika topera. Guraso elkarteak hartuko du lekukoa" #Korrika

2015ko mar. 20a, 21:52

Maialen Huarte Arrotxapetik: "Korrika Patxi Larraintzarrera iristear. Haur txikiak oso nekaturik ikusten ditugu. Azken indarrak #Korrika egiteko erabiliko dituzte". Animo txikioooook! Arrotxapetik Oblatas aldera eginen du Korrikak, gero Donibanen sartzeko. Donibanetik, Iturramara.

2015ko mar. 20a, 21:49


2015ko mar. 20a, 21:48

Korrika Nabarreria aldean.

2015ko mar. 20a, 21:47


2015ko mar. 20a, 21:46


2015ko mar. 20a, 21:45

Jendetza elkartu da Sarasaten, Diputazio parean. Euskahaldunon hiri buruzagia, korrika!

2015ko mar. 20a, 21:43

Nekeen Ama Birjina ere Korrikaren alde. Pello Argiñarenaren irudia.

2015ko mar. 20a, 21:41

Santo Domingoko irudi gehiago. Hau argazki festa. Biba zuek! Korrika zuzenean eta auzolanean!

2015ko mar. 20a, 21:39

AEK-ko Asier Biurrun, furgonetatik: "Txantrean jendetza ari da Korrikarekin bat egiten. Alde Zaharrean dena zoragarri joan da. Orain, gainera, atertu du".

2015ko mar. 20a, 21:36

Korrika Santo Domingo karrikan. Hau bai entzierro ederra!

2015ko mar. 20a, 21:34

Carmen karrikan jendetzak egin du bat Korrikarekin. Ederra irudia. Carmen karrika Korrika! #Unetxoa

2015ko mar. 20a, 21:32

Ikusgarria Indar Gorrikoek #Korrika-ri egindako agurra. Mmmmm... Beldur pixka bat ere ematen du? Ez dakigu bada. Edonola ere, argazki andana gure guaxapean. Esker mila!

2015ko mar. 20a, 21:29


2015ko mar. 20a, 21:28

Maialen Huarte: "Oraintxe atera da Alde zaharretik Korrika, Zumalakarregi ataritik, Irrintzi Peñaren eskutik, eta Kale Nagusitik igaro gabe".

2015ko mar. 20a, 21:25

Alde Zaharreko merkatariak, Korrikarekin bat!

2015ko mar. 20a, 21:23

Zumalakarregiren ataritik aterako da Korrika Alde Zaharretik. Irrintzi Peñako Ehunatek eta Mariak eramanen dute lekukoa. Umoretsu dabiltza: "Oso urduri gaude. Bideoan ikusi dugu lekukoa hartzerakoan musuak eman behar direla, baina ez dakigu zenbat" :)))))

2015ko mar. 20a, 21:22

Hara! Begira zein irudi sinpatikoa iritsi zaigun guaxapera!

2015ko mar. 20a, 21:20

Zoinen den psikodelikoa 19. Korrikako furgoneta. Ikusgarria, zinez :))))

2015ko mar. 20a, 21:19


2015ko mar. 20a, 21:18

Pello Argiñarena: "Kale Nagusitik igaro behar zuen Korrikak. Aldatu dute. Orain Santo Domingotik dator. Calle Mercado jartzen du hemengo plakan. Ez dira ausartzen Azoka kalea jartzera".

2015ko mar. 20a, 21:15

Arratsaldeko argazki gehiago: Korrika Markalainen. Gustuko aldapan, nekerik ez!

2015ko mar. 20a, 21:12

San Frantzisko Eskolako Sarak eramanen du lekukoa. 11 urte ditu. "Ez dakit nola erabaki duten nik eramatea, baina oso pozik nago". Gu ere bai. Gora euskahaldunok! Ea hurrengo Korrika egiten dugunenerako, patioan aterpea duzuen!

2015ko mar. 20a, 21:11


2015ko mar. 20a, 21:10

AEK-ko arduradun Xabi Gartzia furgonetatik: "Oraintxe pasa gara Merindadeen plazatik. Genuen atzerapen txikia berreskuratu dugu. Euskaltzaleak sasoiko gaude. Aurki Diputaziora iritsiko gara. Jendetza dagoela esan digute".

2015ko mar. 20a, 21:07

Korrika 19 euskaldunon hiri buruzagiko bihotzera iristear. Aurki Merindadeen plaza.

2015ko mar. 20a, 21:04

Berriozartik ere bidaliko dizkigute arratsaldeko argazkiak. Hau erauntsia! Biba zuek! Korrika zuzenean eta auzolanean!

2015ko mar. 20a, 21:04

Adolfo Araiz, Merindadeen plazatik: "Euskararen Legearen aldaketa oso garrantzitsua da. Oso urrats ona izan da. Espero dugu aldaketa gehiago izatea, handiagoak, euskara Nafarroa osoan izatea ofizial".

2015ko mar. 20a, 21:01

Entzuleak baita Helsinkin ere!

2015ko mar. 20a, 20:59


2015ko mar. 20a, 20:57

EH Bildukoak haien kilometroaren zain, Merindadeen plazan. Argazkia helarazi digute.

2015ko mar. 20a, 20:55


2015ko mar. 20a, 20:54

SCOOP! SCOOP! La Pamplonesako klarinete jotzaile Mikel Juaniz, prozesiotik: "La Pamplonesakook kilometroa erosi dugu Oibarren".

2015ko mar. 20a, 20:52

Hegoalde ikastolako zuzendari eta Euskalerria Irratiko kolaboratzailei Aitor Etxarte Korrikaren zain, Txari Eletaren irudi batean. Aupa Aitor!

2015ko mar. 20a, 20:52

La Pamplonesako klarinete jotzaile Mikel Juaniz San Lorentzotik, Nekeen Ama Birjinaren prozesiotik: "Gaurko prozesioan Sanferminetan baino doinu motelagoak jotzen ditugu".

2015ko mar. 20a, 20:50

Badakizue azken orduan Korrikaren ibilbidea aldarazi duela Udalak, halako batean jabetu omen delako euskararen aldeko lasterketak eta Nekeen ama Birjinaren prozesioak antzeko ibilbidea zutela Alde Zaharrean eta ordu berean. Horregatik ari da Argiñarena San Lorentzotik. Aupa Pello!

2015ko mar. 20a, 20:47

Pello Argiñarena, San Lorentzotik, Nekeen ama Birjinaren irteeraren zain. Berehala aterako da: "Eliza barrutik ateratzen ari dira irudia. La Pamplonesa musika banda zain dago. 200 edo 300 lagun ere badira kanpoan Ama Birjina ikusteko zain. Aurretik, errosarioa otoitz egin dute eliza barruan. Kandelek metro eta erdi dute luze".

2015ko mar. 20a, 20:45

San Frantzisko Ikastetxe Publikoko hezkuntza komunitatea, Sarasate pasealekuan, zain. Sarasatetik sartuko da Korrika euskaldunon hiri buruzagiko Alde Zaharrean.

2015ko mar. 20a, 20:43

Maialen Huarte Arrosadia aldean, UNED parean, Nafarroako Unibertsitate Publikoko langileekin, ikasleekin, irakasleekin. "Unibertsitate elebiduna dela diote, baina ez da erreala. Asko dugu aurreratzeko.

2015ko mar. 20a, 20:40

Zein gogorra den aurtengo ordutegia txikienentzat. Hegoalde Ikastolako haurrak, lokartzear. Eutsi! Ez etsi! Biba zuek!

2015ko mar. 20a, 20:37


2015ko mar. 20a, 20:35

Ollakarizketatik ere bidali dizkigute argazkiak: biba zuek!

2015ko mar. 20a, 20:33

AEK-ko arduradun Xabi Gartzia furgonetatik, Mutiloatik. "Bospasei minutuko atzerapena daramagu, baina ez dugu erritmoa azkartuko. Ederki goaz. Atarrabiatik Iruñean sartu bezain pronto itzela izan da. Oso ongi joaten ari da. Jendetza. Tarteka euria bota du, baina jendea ez da kikildu".

2015ko mar. 20a, 20:30

Gerendiainen giro bikaina izan dute gaur arratsaldean.

2015ko mar. 20a, 20:27

Txari Eleta 264 kilometrotik, Mutiloan. Arangurengo Irulegi Euskara Elkarteko lagunekin. 300 pertsona daude lekukoaren zain. "Maiatzean egiten dugu Euskararen astea eta sekulako giroa izaten da. Pirritx eta Porrotx, antzerki lanen bat, larunbatean kontzertua eta igandean euskararen eguna. Denak gonbidaturik zaudete!".

2015ko mar. 20a, 20:25

Korrika Lezkairun sartzen ari da, 6 minutuko atzerapenarekin. Ederki goaz. Azkartzen ari da erritmoa! Iruñerriko euskahaldunok sasoiko gaude

2015ko mar. 20a, 20:22

Sarrigurendik beste argazki bat iritsi zaigu. Nahikoa iluna, egia esan. Eskertzenda, halere. Estimatua, Oihane! xD

2015ko mar. 20a, 20:22

Txantreako Korrika Txikiko beste irudi eder bat. Aupa Bernart Etxepare!

2015ko mar. 20a, 20:17

Arratsaldean, Otxondoko gainean egin dute korrika Baztango suhiltzaileek. Honatx Mitxel, Araitz eta Ainhoa, korrika betean. Ederra argazkia. Biba zuek!

2015ko mar. 20a, 20:16

262 kilometroa. Osasunako jokalari ohi Roberto Martinez Tikok erosi du. Alabak eta bere lagunek eramanen dute lekukoa. Tiko: "Kilometroa erosi dut nolabait lagundu nahi dudalako". Tiko! Tiiko!

2015ko mar. 20a, 20:12

Gaur goizean Arrosadian, Hegoalde Ikastolako ikasleek ere ederki pasa dute Korrika Txikiarekin. Korrika Txikiak, iluso handia. Gora adin guztietako euskahaldunak!

2015ko mar. 20a, 20:12

Korrikaren buruan dihoan furgonetarekin konexioa. AEK-ko Asier Biurrun dago barruan. Mendillorrin dira oraindik. Aurki Lezkairun sartuko dira. Biurrun: "Tenperatura freskoa izanagatik ere, ez dugu sumatzen euskaltzaleen berotasuna sekulakoa baita"

2015ko mar. 20a, 20:07

Oraintxe iristen ari da Korrika Mendillorriko biribilgunera. Giro aparta. IRUÑEAN SARTU DA 19. KORRIKA! Elorri ikastetxeko Eiderrek hartu du lekukoa. 9 urte ditu. Eta hain justu 9 minutuko atzerapena darama Korrikak. Kasualitatea? Ez dugu uste ;)

2015ko mar. 20a, 20:01

Iruñeko Mugimendu Feministak Ultzama aldean izan du bere kilometroa, giro apartan. Aupa neskak!

2015ko mar. 20a, 20:01

Oraintxe hasi dugu irratiko zuzeneko kontakizuna FMko 91.4an, eta euskalerriairratian.eus-en. Eman egurraaaaaaaa!

2015ko mar. 20a, 19:58

Hamar bat minutuko atzerapenarekin iritsiko da Korrika Mendillorrira. Atzerapen klasiko eta dotorea. Jada beroketa ariketak egiten hasi dira hango euskahaldunak.

2015ko mar. 20a, 19:57

Fiterotik Bilbora, abia dadin Korrika! Ze onak zareten!

2015ko mar. 20a, 19:54

Alemaniatik ere bidali dizkigute argazkiak. Leipzig Korrika!

2015ko mar. 20a, 19:52

Iruñeko Alde Zaharrean, Karrikiri Elkarteko lagunak, beroketa ariketak egiten, kalean gora, kalean behera, Karrikri!

2015ko mar. 20a, 19:51

Sarrigurengo haurren irudi egin berri-berria. aupa Izpitxo! Mila esker, Maider!

2015ko mar. 20a, 19:49

Xaloa Telebistako lagunak ere jo eta ke ari dira lanean. Eman egurrraaaaaaaaaa!

2015ko mar. 20a, 19:48

Murtxanteko Joteroak ere euskararen alde!

2015ko mar. 20a, 19:48

Zoinen den luzea Sarrigurengo karrika nagusia, Nafarroako Erresumaren etorbide hori. Hortxe segitzen du Korrikak, ezin amaitu :)))

2015ko mar. 20a, 19:46

Nekeen Ama Birjinaren prozesioak Santo Domingo aldapara desbideratu du Korrika. Lasterraldi ederrak ikusiko ditugula diote...

2015ko mar. 20a, 19:46

Murtxanten ere Korrikaren aldeko festa egin dute. Argazki ederrak bidali dizkigute.

2015ko mar. 20a, 19:44

Nekeen Ama Birjinaren prozesioaren poderioz, Korrika desbideratu izana inspirazio iturri izan da zenbait irudigilerentzat

2015ko mar. 20a, 19:42

Txantreako Korrika txikian, sekulako giroa izan dute Bernart Etxepareko haurrek gaur goizean. Ika, ika, ika, Txantrean zegoen Korrika!

2015ko mar. 20a, 19:41

Sarrigurengo ikastetxeko haurrek, gurasoek eta irakasleek eramanen dute lekukoa. Baita Izpitxok, aurtengo Sortzen festako maskotak ere. Aupa Izpitxo!

2015ko mar. 20a, 19:40

Duela gutxi, Atarrabian, euskahaldunak Korrikaren zain

2015ko mar. 20a, 19:40

Korrika Sarrigurenera iristear. Han Koldo Azkona euskara teknikariak hartuko du lekukoa Udalaren izenean.

2015ko mar. 20a, 19:37

Motxila 21ekoak Korrikaren alde jo eta ke. Hauek bai ahaldunak!

2015ko mar. 20a, 19:34

Goizeko Korrika Txikietako hainbat argazki iritsi zaizkigu. Hasteko, hona hemen Iruñeko Alde Zaharrekoa. Ea 20. Korrikan parte hartzen dutelarik ikastetxeko patioan aterpea duten!

2015ko mar. 20a, 12:01

19:30ean hasiko dugu kontakizuna

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!