Xabier Barber: Kezka, lotsa, beldurra?

Euskalerria Irratia 2015eko otsailaren 20a

Oso-oso ezkuturik, egunkariaren barne barneko orrialde batean, ezker-ezker aldean, gutxien irakurtzen den tokian, berri txiki txikia agertzen zen atzoko Diario de Navarra-n. Zer zela eta? Bada, Entzutegi Nazionaleko epaile batek Lorenzo Riezu deitu duela CAN auzian adierazpenak ematera.

Lorenzo Riezu Nafarroako Kutxaren lehenbiziko lehendakaria izan zen, Miguel Sanzek bota zuen arte, Enrique Goñi bere tokian esertzeko. 2011ko martxoan, Riezuk txosten bat bidali omen zion Yolanda Barcinari, non kutxaren jarrera arriskutsuaz, negargarriaz, ohartarazten baitzion. Barcinak axolagabeki baztertu zuen txostenaz jabetu nahi du Madrilgo epaileak, gauzatzen ari den ikerkuntzan.

Diario de Navarrak berria eman, eman behar zuen, edozein kasutan publikoa izanen zelako, berandu baino lehen. Zergatik hain ezkutua? Lotsa ote? Beldurra ote? Beste zutabe bat erregimenaren desagertze prozesuan?

Normalean, Entzutegi Nazionaletik ezer onik ezin da espero, baina noizean behin sorpresak izan dira. Edozein kasutan, eskerrik asko Kontuz! egiten duzuen lanarengatik.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!