Metropoli Forala 2014-12-17

Euskalerria Irratia 2014ko abenduaren 17a

Uhinetako hemizikloan, Geroa Baiko Manu Aierdi, Aralarko Xabi Lasa, Bilduko Bakartxo Ruiz eta Ezkerrako Ioseba Ezeolaza izan dira. Iosu Royo ingeniaria eta Ana Galarraga biologoa 2014. urteak utzitako aurrerakuntza zientifiko eta teknologikoez aritu zaizkigu. 2015-2016. ikasturteko D ereduaren aurre-matrikulazio kanpainaz solastu gara NIZE elkarteko kide eta Hegoalde ikastolako zuzendari Aitor Etxarte irakaslearekin. Gorka Bereziartua kazetariarekin Kataluniako anarkisten kontrako operazioaz hitz egin dugu. Iritziaren tartean bi idazle nafar: Jon Alonso, Aingeru Epalza.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!