Iruñerrian Gaur 2014-12-05

Euskalerria Irratia 2014ko abenduaren 5a

Biurdana institutuaren arazoez arduratu dira Parlamentuan; zuzendaritzak esan du bi ikasturte barru ez duela gaitasunik izanen "ikasle uholdeari" aurre egiteko; gorputz heziketa egiteko "pistak estaltzea" 2015erako lehentasuneko azpiegituretan sartzeko eskatu diote Hezkuntza Departamentuari. Iruñeko Udalak azken unean baieztatu du 12.000 euroko laguntza emanen diola Olentzerori. Osasuna futbol taldeko presidente izateko hautagai bakarra da Luis Sabalza; hiru bazkidek helegiteak jarri dituzte hautagaitzaren aurka. Hasi da Durangoko Azoka; Euskadiko Orkestra Sinfonikoak kontzertua eskainiko du gaur Baluarten; bihar eguerdian Iruñean Kantuz.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!