Bi idazle irrifartsu. Ezagunak biak. Zuri-beltzeko argazki beti-beran ikustera ohitu garen idazle are ezagunagoari buruz hizketan. Metaliteratura dei dakioke.
Pamielak Joseba Sarrionandiaren 'Izuen gordelekuetan barrena' liburua berrargitaratu du. Bertako perlekin lepoko bat egin eta munduari begiratzeko gonbitea da.
Eta egunkaria ireki, eta Sarriren 'Kartzelako poemak' ederreko bertso bat gogoratu. Eta bi. Eta hiru. Eta lau. Eta poesia paparrean erantsita irten kalera.
Ez izozteko, lagun.
Metalitetatura dei gaitezke.
Eta Durangoko Azoka badator.