Iruñerrian Gaur 2014-11-19

Euskalerria Irratia 2014ko azaroaren 19a

Eguesibarko ustelkeria kasuez iritziak: Helio Robleda Kontuen Ganberako presidenteak esan du "esperpentikoa" izan da; oposizioaren ustez UPNren eredua da Eguesibarkoa, eta PSNk azken unera arte babestu izan du. Nafarroako Gobernua Euskararen Legea aldatzeko proposamenaren aurka agertu da ez dagoelako justifikatuta "ez sozialki, ez juridikoki, ez ekonomikoki". Enpresek inbertsioak egin eta lanpostuak sor ditzaten 24 milioi euroko laguntzak emanen ditu Gobernuak. Miguel Pozuetaren jokaera "galtzaile baten kasketa" jo du Maite Esporrinek. Ezkio-Itsaso eta Deikaztelu arteko goi tentsioko linearen proiektuarekin aurrera jarrraitzen due Espainiako Gobernuak proiektuaren aurkako plataformak salatu duenez; esku hartzeko eskatu dio Nafarroako Gobernuari.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!