Gerra, Eibarko frentea, oroitzapenak, bizipenak eta historia da Arrate gainean aurkituko duzuna. Urtarrilaren 31n inauguratuko dute, eguerdiko 12.00etan, bertaratu nahi duen jende guztiari irekitako ekitaldian. Gerra Zibila Eibarren Interpretazio Zentroa trintxera bat bailitzan prestatu da; Arrateko zelaiak eta Eibarko herriak ezagutu zuten izua eta ikara latz hura lau hormaren barruan kabitu izango balitz bezala. Kanpo aldean ere, sei panel daude jarrita, lau Arratera begira, bi Akondia aldera. Panel horietako informazioa QR kodeen bitartez kontsultatu daiteke. Bestalde, bisita gidatuak antolatu dira hurrengo asteburuetarako. Izen-emateak: Eibarko udala (Portalea) 943708435 edo kultura@eibar.net. Hunkigarriena, gerra bizi eta ikus-entzunezkoan azalduko zaizkigun lekukoen berbak eta esanak izango dira, ulertu ezin dena ulertzen lagunduko diguten ahotsak, Eibarkoak eta albo herrietakoak.
Iturria: egoibarra.eus
via @asarasua: Gerra Zibilaren Interpretazio Zentroa irekiko dute asteburuan Arraten: http://t.co/yUQA3ToKxA #Eibar @Egoibarra http://t.co/gY7fm7IWEx
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.