HappyEnd (Barre buruaz beste egiteko)
Vaiven Producciones
Vaiven Producciones
HappyEnd, suizidei, elkarri lagunduaz, euren
xedea betetzen laguntzen dien isilpeko elkarte
bat da. Beste kide bati bere buruaz beste egiten
lagunduz gero, HappyEndek zin egiten die euren
momentua iritsitakoan helburua betetzen lagunduko
dien norbait izango dutela aldamenean.
Elkartea krisiaren gerizpean loratu da, baina azkenaldian,
kimu berdeak eta baikortasuna ernatzen
ari direla eta, suizidak uxatzen hasiak direla dirudi.
Alegia, mundua krisia gainditzen ari den bitartean,
HappyEnd bertan murgiltzen hasia da… Bitartean
Ainhoa zain dago beste parteak ere bere konpromisoa
bete dezan...
Komedia beltz bat. Testu egilea: Borja Ortiz de Gondra. Zuzendaria:
Iñaki Rikarte. Antzezleak: Xabi Donosti, Garbiñe
Insausti, Iñake Irastortza.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.